NIRI BURUZ

Aupa! Inko Oruesagasti naiz, 20 urte ditut eta Ile-apainketa maite dut. Oso mutiko kuriosoa, naturala eta langilea naiz. Nire buruarekin ere oso zorrotza naiz eta ez naiz edozerrekin konformatzen.

Ikasketak amaitutakoan, bidaiatu, kurtso ezberdinetan parte hartu eta gustuko ditudan Ile-apaindegietan lana egitea da nire asmoa.

Jatorriz Amezketakoa naiz. Nire denbora librean, Gimnasia erritmikoa praktikatzea, pianoa jotzea edo lagunekin zinemara edo parrandara joatea gustatzen zait.

Ikasketetan nagoen bitartean, ikasketetan zentratzea gustatzen zait, Gimnasia erritmikoarekin konpajinatuz. Bestalde, oporrak ditudanean, Ile-apaindegi batean lanean aritzen naiz. ZEU Ile-apaindegian. Asko ikasten dut eta oso ongietorria naiz, beraz oso gustura egoten naiz, nire “saltxan.” 3 uda egin ditut lanean bertan.

Ile-apaindegian, txirikordak, kolore teknikak, eta mozketa ezberdinak egitea dut oso gustuko. Baina guzti honen aurretik, ikastea eta disfrutatzea da nire helburua. Baita ere, larbumetrai batean egon naiz aktoreak orrazten eta Italian egon nintzen Eramus+ en.